Binakakoa
9 garaipen
Pablo Berasaluze eta Zubieta, finalerdietan
Erredakzioa
Bengoetxea eta Untoria gainditu ditu Zubietak, Elezkanorekin batera, Bilbon eta hurrengo kanporaketarako txartela ziurtatu du. Labriten, Urrutikoetxea eta Beroiz nagusitu dira (22-17).
-
Zubieta-Berasaluzeren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Pablo Berasaluze eta Aitor Zubieta Binakako Txapelketako finalerdietan dira. Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako partidan, Bengoetxea eta Untoria gainditu ditu Zubietak (22-19), Elezkanorekin batera, eta hurrengo kanporaketarako txartela ziurtatu du. Oinatzi eta Aretxabaletari, bestalde, asko zaildu zaie finalerdietarako txartela lortzea.
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute igande honetan Retegi BI-Rezusta / Artola-Albisu neurketa (17:00etatik aurrera, Beasaindik).
Urrutikoetxea eta Beroiz, nagusi Labriten
Urrutikoetxeak eta Beroizek Irujo-Merino bikotea gainditu dute (22-17) Iruñean, eta hirugarren puntua eskuratu dute.