Binakakoa
13. jardunaldia
Bengoetxea-Untoria bikoteak bizirik jarraitzen du (22-14)
Erredakzioa
Xala eta Merino gainditu dituzte Labriten eta, aurrera egiteko dituzten aukerak ezagutzeko, igandeko partidaren zain geratzen dira.
Bengoetxea eta Untoriak bizirik jarraitzen dute Binakako Txapelketan, Labriten jokatutako partidan Xalari eta Merinori irabazita (22-14).
Irabazleak igandeko partidaren zain geratzen dira aurrera egiteko dituzten aukerak ezagutzek. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du neurketa, 17:00etatik aurrera: Berasaluze-Zubieta / Altuna III-Barriola.
Astelehenean, Tolosan, 13. Jardunaldiko azken partida jokatuko da: Retegi BI-Rezusta / Urrutikoetxea-Beroiz.