Binakakoa
Kobaledan
Binakakoa: Titin eta Paskualek 22, Berasaluze eta Beginok 10
Erredakzioa
Berasaluze eta Beginok agur esan diote binakako txapelketari. Titinek 9 tantu egin zituen eta Pakualek ez zuen akatsik egin atzean.
Titin eta Paskualek, Pablo Berasaluze eta Haritz Begino garaitu zituzten atzo Kobaledako Municipal pilotalekuan (22-10). Aurrelari errioxarraren 9 tantuak erabakigarriak izan ziren partidan izan ere, bere bikoteak, Paskualek, ez baitzuen aktatsik egin atzekaldean. Berasaluzek ez zuen bere ohiko jokua aurkitu eta Beginok arazoak izan sitúen atzekaldean, 7 pilota galdu zituelarik. Hasierako 7-0eko partziala erabakigarria izan zen Aspeko bikoteak partida kontrolatzeko.
Horrela, Berasaluze eta Beginok agur esan diote binakako txapelketari eta Titin eta Paskualek aurrera jarraitzen dute, konfidantza handiz eta lehen faseko azken partida irabaziz.