Binakakoa
Binakakoa
Euskadi Irratia Saria: Laskurain, jardunaldiko onena
Euskadi Irratia
Laskurain, finalerdietako lehen jardunaldiko onena. Sailkapen Nagusian Irujok lider jarraitzen du.
Euskadi Irratia Sariko hogei epai-mahaikideen ustez Aritz Laskurain izan da finalerdietako ligaxkako lehen ihardunaldiko onena (58).
Aitor Zubieta (54) izan da bigarrena eta Sebastian Gonzalez hirugarrena (41).
Sailkapen Nagusian Irujok lider jarraitzen badu ere (397), gertukoak aldeak murriztu dituzte. Honela Titin bigarrena da 42 puntura (355), Xala hirugarrena 47 puntura (350), eta Laskurain laugarrena 57ra (340).