Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

22-14

Binakako finala: Xala eta Zubieta, txapeldun!

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Partida gogorra jokatu ondoren 22-14 irabazi diote Gonzalez-Laskurain bikoteari

Xalak eta Zubietak osatutako bikotea izendatu da Binakako Txapelketako garaile Ogetan jokatutako finalean Gonzalezi eta Laskuraini 22-14 irabazi ondoren.

Partidako lehen tantoa Xalak eta Zubietak lortu zuten, baina jarraian Gonzalezen eta Laskurainen erreakzioa etorri zen eta 5-2 aurretik jarri ziren markagailuan. Ondoren Xala-Zubieta bikotea gora etorri zen eta partida 5-5 berdindu ondoren 5-11 irabazten jarri ziren. Bazirudien 22. tantora erraz iritsi behar zirela, baina orduan Gonzalezek momentu ona izan zuen eta aldeak murriztu zituen aurkariengandik bi puntura jarri arte (11-13).

Orduan, 11-13ko emaitza horrekin Xala eta Zubieta ez ziren kokildu eta pixkanaka 22. tantora hurbiltzen hasi ziren. Azkenean, Xalak eta Zubietak garaipena lortu zuten 22-14ko emaitzarekin Gonzalez eta Laskurain mendean hartuz.

Honela bizi izan dugu finala eitb.com-en.