Binakakoa
Sailkapena
Irribarria-Rezusta, sendo lidergoan; Olaizola II-Untoria, bigarren
Erredakzioa
Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiaren ostean Iker Irribarria eta Beñat Rezusta dira liderrak bostetik bost partida irabazita.
-
Rezusta eta Imaz. Argazkia: EiTB
Amaitu da Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldia eta sailkapeneko lehen postuan sendo jarraitzen dute Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak. Orain arte jokatutako bost partidak irabazi egin dituzte ASPEkoek.
Bigarren posturaino igo dira Olaizola II.a eta Untoria, hiru garaipeneko eta bi porroteko balantzearekin. Hauekin berdinduta, baina hirugarren postuan daude Artola eta Albisu. Jarraian, bi garaipeneko eta hiru porroteko balantzearekin, lau bikote berdinduta daude: Elezkano II-Zabaleta dira laugarren, Bengoetxea-Larunbe bosgarren, Ezkurdia-Merino II seigarren eta Altuna III-Barriola zazpigarren.
Sailkapenaren azken postuan aurkitzen dira Mikel Urrutikoetxea eta Ander Imaz, garaipen bateko eta lau porroteko balantzearekin.
2017ko Binakako Txapelketaren sailkapena (5. jardunaldia):
1. Irribarria-Rezusta, 5 garaipen eta porrotik ez (+38)
2. Olaizola II-Untoria, 3 garaipen eta 2 porrot (+3)
3. Artola-Albisu, 3 garaipen eta 2 porrot (-9)
4. Elezkano II-Zabaleta, 2 garaipen eta 3 porrot (+18)
5. Bengoetxea-Larunbe, 2 garaipen eta 3 porrot (+1)
6. Ezkurdia-Merino II, 2 garaipen eta 3 porrot (-7)
7. Altuna III-Barriola, 2 garaipen eta 3 porrot (-25)
8. Urrutikoetxea-Imaz, garaipen 1 eta 4 porrot (-19)