Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

12. jardunaldia

Merino II.a ez da sendatu eta Jaunarenak jokatuko du berriro Irribarriarekin

Erredakzioa

David Merinok eskua minduta izaten jarraitzen du, eta aurreko jardunaldian bezala, Jon Jaunarenak osatuko du bikotea Iker Irribarriarekin 12. jardunaldian.

  • Jon Jaunarena. Argazkia: EiTB

    Jon Jaunarena. Argazkia: EiTB

David Merino baja da Binakako Txapelketako 12. jardunaldirako, mina izaten jarraitzen baitu eskuetan. Aurreko jardunaldian ere baja izan zen, eta oraindik ez dago jokatzeko prest.

Jon Jaunarenak ordezkatuko du Merino II.a jardunaldi honetan, aurreko jardunaldian egin zuen bezala, eta bikotea osatuko du Iker Irribarriarekin. Biek batera h¡jokatu zuten iragan astean eta porrota jaso zuten Elezkano II-Rezusta (22-19) bikotearen aurka.