Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Hirugarren garaipena jarraian

Binanakako txapelketa: Gonzalez eta Laskurain, bolada onean

A.B.

Erredakzioa

18-22 irabazi diote Pablo Berasaluzek eta Alexis Apraizek ostazen duten bikoteari.

Sebastian Gonzalez eta Aritz Laskurain bikoteak ez zuen ondo hasi Binakako Txapelketa, baina bolada onean dira orain. Ostiralean 18-22 gainditu zuten Berasaluze VIII-Apraiz bikotea Urdulizen.

Aspeko bikotea ondo hasi zen 1-5 aurretik jarrita. Ondoren etorri zen bizkaitarren erreakzioa partida berdinduz (7-7). Berdinketa horren ondoren estu joan zen norgehiagoka, baina azken txanpan Gonzalezek eta Laskurainek abantaila polita lortu zuten (15-21). Pablitok ez zuen etsi eta tanto batzuk eginez aldeak murritzu zituen 18-21eraino. Azkenean, bikotea bizkaitarrak ezin izan zuen aurkariengana gehiago hurbildu eta Gonzalez eta Laskurain atera ziren garaile (18-22).

Garaipen honekin Gonzalezek eta Laskurainek hirugarren garaipena lortu zuten. Pablo Berasaluzek eta Alexis Apraizek ere hiru garaipeneko eta lau porroteko balantzea dute.

Tantuz tantu: 1-0, 1-1, 1-5, 2-5, 5-5, 5-6, 5-7, 6-7, 7-7, 7-8, 7-10, 8-10, 9-10, 9-11, 10-11, 10-12, 10-13, 11-13, 11-14, 11-15, 12-15, 13-15, 13-16, 14-16, 14-17, 15-17, 15-18, 15-21, 16-21, 18-21 eta 18-22.