Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Ordezkoa

Lasok jokatuko du Artolaren ordez

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Alegiakoa min hartuta dago eta ezingo da Etxebarrin aritu Mariezkurrenarekin batera, Danel Elezkano eta Beñat Rezustaren aurka. Unai Laso nafarrak ordezkatuko du.

  • Foto de archivo de Unai Laso. EITB

    Foto de archivo de Unai Laso. EITB

Iñaki Artola pilotaria min hartuta dago eta ez da Etxebarrin arituko, larunbat honetan, Binakako Txapelketan. Enpresak erabaki duenez, bere ordez, Unai Laso gazte nafarra arituko da.

Berak osatuko du, beraz, bikotea Mariezkurrenarekin batera, Danel Elezkano eta Beñat Rezustaren aurka larunbat honetan 17:45ean Etxebarrin. Zuzenean jarraitu ahal izango duzue ETB1en eta eitb.eus/kirolak webgunean.