Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

12. jardunaldia

Binakakoa, inoiz baino estuago: bost bikote hiru tokiren lehian

eitb.eus

Artolak eta Mariezkurrena II.ak osatutako bikoteak irabazi egin zuen, eta finalerdietatik gertuago dago.

1:38
Elezkano eta Altuna

Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak 2019ko Binakako Txapelketako finalerdietara sailkatzeko bidean berebiziko garrantzia duen urratsa eman zuten igande honetan. Izan ere, txapelketari zegokion 12. jardunaldian, 22-15 azpiratu zituzten Axier Arteaga, Olaizola lesionatuaren ordez aritu zena, eta Jon Ander Albisu.

Horrenbestez, Artolak eta Mariezkurrenak euren zazpigarren puntua bereganatu zuten, eta sailkapeneko hirugarren postura egin zuten jauzi. Beste bi bikoterekin daude berdinduta orain: jardunaldi honetako euren aurkariak izandakoekin eta Iribarria-Zabaleta bikotearekin. Azken horiek galdu egin zuten ostiralean Ezkurdiaren eta Galarzaren aurka (22-21).

Sailkapenaren buru Elezkano II.ak eta Rezustak jarraitzen dute, nahiz eta larunbatean galdu egin zuten Altuna III.a eta Martijaren aurrean (22-8), Iruñean.

Jardunaldi honetako beste partidan, Urrutikoetxearen lekuan jokatu zuen Victorrek eta Aretxabaletak 22-15 irabazi zioten Bengoetxea VI.a-Imaz bikoteari. Porrot horrekin azken horiek txapelketan aurrera egin ezinda geratu ziren.

13. jardunaldia

Txapelketako azken-aurreko jardunaldia Larraintzarren hasiko da, ostiralean, Urrutikoetxea-Aretxabaleta eta Irribarria-Zabaleta bikoteen arteko norgehiagokarekin.

Larunbatean bi neurketa jokatuko dira: Iruñean, Bengoetxea VI.a-Imaz eta Ezkurdia-Galarza izango dira aurrez aurre, eta, Sorian, aldiz, Olaizola II.a-Albisu eta Elezkano II.a-Rezusta.

Azkenik, igandean, Tolosako Beotibar pilotalekuak Altuna III.a-Martija eta Artola-Mariezkurrena II.a bikoteen arteko lehia hartuko du.

2019KO BINAKAKO TXAPELKETA

12. JARDUNALDIA

BIKOTEAK
IRABAZITA
ALDEKO TANTOAK
KONTRAKO TANTOAK
+/-
1. Elezkano II.a - Rezusta 9 232 180 +52
2. Irribarria - Zabaleta 7 241 197 +44
3. Artola - Mariezkurrena II.a 7 220 207 +13
4. Olaizola II.a - Albisu 7 226 217 +09
5. Altuna III.a - Martija 6 220 227 -07
6. Ezkurdia - Ladis Galarza 5 212 225 -13
7. Bengoetxea VI.a - Imaz 4 188 231 -43
8. Urrutikoetxea - Aretxabaleta 3 196 251 -55