Binakakoa
Finalerdietako ligaxka
Binakako Txapelketa: Irujok eta Merinok erakustaldia eman dute
Erredakzioa
Aspeko bikoteak 22-12 gainditu ditu Aimar Olaizola eta Aritz Begino Bilboko Bizkaia pilotalekuaren estreinaldian.
Juan Martinez de Irujok eta David Merinok finalerdietako ligaxkako lehen puntua eskuratu dute Olaizola II.a eta Begino 22-12 gaindituz. Aspeko bikoteak markagailuan atzetik hasi du norgehiagoka 3-6, baina Begino ez da sasoian egon eta gorriek erraz agindu dute kantxan. 10-6a jarri dute Irujok eta Merinok markagailuan eta nafarra eta errioxarra aurretik mantendu dira joko bikaina erakutsiz. Aimar Olaizola markagailua iraultzen saiatu da, baina beranduegi izan da eta partida 22-12koarekin bukatu da.
Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu den lehen partida garrantzitsuan harmailak beteta egon dira eta kantxa pilotarien gustura. Martinez de Irujok eta Olaizola II.ak tantu ederrak egin dituzte Miribillako pilotalekuko estreinaldian.