Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Martxoaren 9a eta 24a artean

Finalerdietako partiden datak

Erredakzioa

Martxoaren 9an Elezkano II-Rezusta vs. Víctor-Albisu partida jokatuko da. Martxoaren 10ean, Altuna III.a-Martija vs. Irribarria-Zabaleta neurketaren txanda izango da.

  • Irribarria eta Zabaleta. Argazkia: EiTB

    Irribarria eta Zabaleta. Argazkia: EiTB

2019ko Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako hiru jardunaldien datak erabakita daude; martxoaren 9, 10, 16, 17, 23 eta 24 egunetan jokatuko dira fase honetako sei neurketak.

Martxoaren 9an Elezkano II.ak eta Rezustak, Victorren eta Albisuren aurka jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hurrengo egunean, martxoaren 10ean, Altuna III.ak eta Martijak jokatuko dute Irribarria-Zabaleta bikotearen aurka, Eibarko Astelena pilotalekuan.

Bigarren jardunaldiko partidak Labriten eta Bizkaian (Bilbo) jokatuko dira. Larunbatean, martxoaren 16an, lehen jardunaldiko galtzaileek jokatuko dute Iruñean. Martxoaren 17an, igandean, lehen jardunaldiko irabazleen txanda izango da Bilbon.

Hirugarren eta azken jardunaldiko neurketak Labriten eta Atano III.a (Donostia) frontoietan jokatuko dira. Larunbatean, martxoaren 23an, Labriten, eta, martxoaren 24an, igandean, Donostian.