Binakakoa
Binakako Txapelketa
Barriolak haustura txikia du bikian baina finala 17an jokatu nahi du
A.B.
Erredakzioa
Leitzako pilotariari erresonantzia magnetikoa egin diote eta lesio txiki bat du. Momentuz ez du finala atzeratzea eskatuko.
Apirilaren 17rako dago iragarrita Binakako Txapelketako finala eta badirudi egun horretan jokatuko dela. Barriolak ez du atzerapenik eskatuko momentuz, izan ere, Leitzakoak espero du datorren astelehenean erritmo egokian entrenatzen hastea.
"Datorren astelehenean erritmo egokian entrenatzen hastea espero dut. Ondoren, aste guztia dago finala prestatzeko. Apirilaren 17an jokatzeko arazorik ez dudala uste dut, baina maila ona eman ezin dudala ikusten badut, ez dut jokatuko", esan du Abel Barriolak.