Binakakoa
2020
Azkoitiak hartuko du ostiralean Binakako Txapelketaren lehen partida
Redacción
Ezkurdia-Martija eta Altuna III.a-Ladis Galarza bikoteen arteko partida izango da txapelketaren lehenengoa.
2020ko Binakako Txapelketa aurkeztu da Bilbon berritasun askorekin.
Mikel Urrutikoetxeak atzelari moduan jokatuko du eta Aimar Olaizola izango da bere bikotea. Aurkezpenak utzi duen beste albistea Aspe enpresaren erabakia izan da: Danel Elezkano egungo txapelduna Binakakotik at utzi eta Erik Jakari aukera eman dio.
Guztira 8 bikote, Aspetik hauek arituko dira: Ezkurdia-Martija, Altuna III.a-Ladis Galarza, Irribarria-Rezusta eta Jaka-Zabaleta, eta Baiko Pilotatik: Olaizola II.a-Urrutikoetxea, Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena II.a, Artola-Imaz eta Laso-Albisu.
Nobedadeak lehiaketan
Hamalau jardunaldietako ligaxka jokatu eta gero sailkapeneko lehenengo biek finalerdietarako txartel zuzena lortuko dute. Bestalde, hirugarren sailkatua seigarrenaren kontra arituko da eta laugarrena bosgarrenaren aurka beste bi plazak erdiesteko.
Txapelketa Azkoitian hasiko da ostiral honetan Ezkurdia-Martija eta Altuna III.a-Ladis Galarza partidarekin, larunbatean, Iruñean, Olaizola II.a-Urrutikoetxea bikoteak Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena II.aren kontra jokatuko du, igandean, Bergaran, Irribarria-Rezusta eta Jaka-Zabaleta arituko dira eta astelehenean, Tolosan, Artola-Imaz VS. Laso-Albisu.
Final handia apirilaren 5ean jokatuko da Bilboko Bizkaia frontoian.
A MULTZOA
Altuna II.a - Ladis Galarza
Ezkurdia - Martija
Jaka - Zabaleta
Irribarria - Rezusta
B MULTZOA
Olaizola II.a - Urrutikoetxea
Bengoetxea VI.a - Mariezkurrena
Laso - Albisu
Artola - Imaz
1. JARDUNALDIA
Azkoitia 2019/11/22 22:00
Ezkurdia - Martija VS Altuna III.a - Ladis Galarza
Labrit (Iruñea-Pamplona) 2019/11/23 17:45
Olaizola II.a - Urrutikoetxea VS Bengoetxea VI.a - Mariezkurrena II.a
Bergara 2019/11/24 17:00
Irribarria - Rezusta VS Jaka - Zabaleta
Tolosa 2019/11/25 16:30
Artola - Imaz VS Laso - Albisu