Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

2. jardunaldia

Jaka eta Zabaleta dira lider, bigarren jardunaldiaren ostean

Erredakzioa

Erik Jakak eta Jose Javier Zabaletak bi partidatik bi irabazi dituzte, eta Iñaki Artola eta Ander Imaz daude bigarren, horiek ere lehen bi partidak irabazita.

  • Jaka eta Zabaleta. Argazkia: EiTB

    Jaka eta Zabaleta pilotariak. Argazkia: EiTB

Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiaren ostean, Jaka-Zabaleta eta Artola-Imaz bikoteak dira lehen bi partidetan garaipenak lortu dituzten bakarrak. Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta daude lehen postuan, tanto alde hobea dutelako.

Jardunaldia ostiralean hasi zen, Jaka-Zabaleta bikoteak Altuna III.aren eta Galarzaren aurka lortu zuen garaipenarekin (22-17). Ondorioz, Jokin Altunak eta Ladis Galarzak ez dute neurketarik irabazi, momentuz.

Bestalde, larunbatean bi norgehiagoka jokatu ziren. Bengoetxea VI.ak eta Aretxabaletak irabazi egin zuten Lasoren eta Albisuren aurka (22-21); horrenbestez, Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk partidarik irabazi gabe segitzen dute. Txapelketan lehen garaipena lortu zuten Irribarriak eta Rezustak, Ezkurdiari eta Martijari 22-21 irabazita.

Azkenik, igandean, Artolak eta Imazek aise irabazi zuten Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen kontra jokatu zuten partida, 13-22ko emaitzarekin.

BINAKAKO TXAPELKETAKO SAILKAPENA
Bikoteak Irabazitako
partidak

Aldeko
tantoak

Kontrako
tantoak
Tanto
aldea
1
Jaka - Zabaleta 2 44 22 +22
2 Artola - Imaz
2 44 31 +13
3 Ezkurdia - Martija 1 43 39 +4
4 Bengoetxea VI.a - Aretxabaleta
1 43 43 0
5 Olaizola II.a - Urrutikoetxea 1 35 43 -8
6 Irribarria - Rezusta
1 27 43 -16
7 Laso - Albisu
0 39 44 -5
8 Altuna III.a - Galarza 0 34 44 -10