Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Jardunaldiko laburpena

Jaka eta Zabaleta, lider lehen jardunaldiaren ostean

eitb.eus

22 eta 5 nagusitu zitzaizkien Irribarria eta Rezustari, eta horri esker sailkapeneko lehen postuan jarri dira.

  • Ezkurdia eta Martija nagusi izan ziren, Altuna eta Galarzaren aurka

    Ezkurdia eta Martija nagusi izan ziren, Altuna eta Galarzaren aurka. Argazkia: Efe.

2019-2020 Binakako Txapelketako lehen jardunaldiaren ostean bikote bat dago sailkapeneko lehen postuan, Jaka eta Zabaleta, argi eta garbi, Bergaran Irribarria eta Rezustari 22 eta 5 irabazi ostean.

Bigarren postua Ezkurdia-Martijarentzat da, txapelketako estreinako partidan Altuna-Galarzari 22 eta 17 nagusituta. Lau t’erdiko txapelketako bi finalisten arteko lehia Ezkurdiaren alde jausi zen berriro.

Artola eta Imaz, berriz, hirugarren dira Laso-Albisuri 22 eta 18 irabazita, eta laugarren Olaizola-Urrutikoetxea bikotea, Bengoetxea-Aretxabaleta tanto bakar bategatik gainditu ostean (22-21).

 

HURRENGO JARDUNALDIKO PARTIDAK

Amezketa, azaroak 29

JAKA-ZABALETA vs ALTUNA-GALARZA

 

Eibar, azaroak 30

IRRIBARRIA-REZUSTA vs EZKURDIA-MARTIJA

 

Lizarra, azaroak 30

BENGOETXEA-MARIEZKURRENA vs LASO-ALBISU

 

Soria, abenduak 1

OLAIZOLA-URRUTIKOETXEA vs ARTOLA-IMAZ