Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

6. jardunaldiko laburpena

Berdinketa da nagusi Binakako Txapelketako bigarren postuarekiko lehian

eitb.eus

Jaka eta Zabaletak sailkapenaren gorenean jarraitzen dute Bengoetxea eta Mariezkurrenari irabazita. Altuna-Galarza eta Artola-Imaz bikoteek, berriz, puntu berak dituzte.

1:49
Olaizolak eta Urrutikoetxeak bi garaipen dituzte

Binakako Txapelketako seigarren jardunaldiak hainbat gorabehera ekarri ditu, bigarren postua eskuratzeko lehia zirraragarria bilakatzen ari baita. Altunak eta Galarzak gora egin dute etengabe azken jardunaldietan eta 2020. urteko aurreneko egunean, Artola eta Imazi Astelena frontoian irabazi ondoren, arestian aipatutako bi bikoteen arteko berdinketa da nagusi bigarren postu horretan.

Jakak eta Zabaletak, bestalde, sailkapenaren gorenean jarraitzen dute Bengoetxea eta Mariezkurrenari irabazi ostean, bosgarren garaipena eskuratuz. Azken hauek, beraz, sailkapenaren amaieran kokatzen dira partida bakarrean gailendu direlarik. Azken aurreko postua, ordea, Olaizolak eta Urrutikoetxeak eskuratu dute Irribarria eta Rezustari 22-16 irabazita. Antzerako emaitza erdietsi zuten Ezkurdiak eta Martijak ere Labriten, Laso eta Albisuren aurka 22-17 gailenduta.

BINAKAKO TXAPELKETAKO SAILKAPENA

Bikoteak Partidak Tantoak
Jok.
Irab. Ald. Kont. +/-
1.
Jaka-Zabaleta 6 5 131 89 +42
2. Artola-Imaz 6 4 124 109 +15
3. Altuna-Galarza
6 4 122 107 +15
4. Ezkurdia-Martija 6 3 127 118 +9
5. Irribarria-Rezusta 6 3 104 115 -11
6. Laso-Albisu 6 2 109 123 -14
7. Olaizola-Urrutikoetxea 6 2 96 125 -29
8. Bengoetxea-Mariezkurrena 6 1 104 131 -27