Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

13. jardunaldia

Bi bikote finalerdietarako sailkatuta eta playoffetarako txartel bakarra jokoan

Erredakzioa

Jaka-Zabaleta eta Ezkurdia-Martija bikoteak finalerdietarako txartela lortuta dute. Olaizola II.a-Urrutikoetxea eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteen artean dago playoffetara sailkatuko dena.

  • Urrutikoetxea eta Olaizola II.a. Argazkia: EiTB

    Urrutikoetxea eta Olaizola II.a pilotariak. Argazkia: EiTB

Jardunaldi bakarra falta da Binakako Txapelketako ligaxka amaitzeko eta azken jardunaldian bi bikote ariko dira playoffetara sailkatzeko txartel bakarragatik borrokan. Jaka-Zabaleta eta Ezkurdia-Martija bikoteek lortuta dute finalerdietarako sailkapena.

Playoffetan sartzeko azken txartela lortzeko lehia Olaizola II.a-Urrutikoetxea eta Irribarria-Rezusta bikoteen artekoa izango da, nahiz eta azken bikote horretan Elezkano II.ak ordezkatuko duen Irribarria, Aspek Aramako pilotaria baztertzea erabaki baitu. Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak garaipena lortu zuetn 13. jardunaldian Irribarriaren eta Rezustaren aurka (22-9), euren arteko averagea alde izatea lortuta. Ondorioz, Olaizola II.a eta Urrutikoetxea playoffetan izango dira, azken jardunaldian Elezkano II.ak eta Rezustak euren partida galtzen badute Lasoren eta Albisuren aurka, baita Elezkano II.a-Rezusta bikoteak garaipena lortu, eta Olaizola II.a-Urrutikoetxea bikoteak Ezkurdiari eta Martijari irabazten badio. Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea kanpoan geratuko dira, Elezkanok eta Rezustak garaipena lortu, eta eurek galtzen badute. Bi bikote hauen eta Laso-Abisu bikotearen arteko berdinketa hirukoitza emango balitz, Elezkano II.a eta Rezusta kanporatuta geratuko lirateke.

Sailkapenari dagokionez, 13. jardunaldiaren ostean, argi dago Jakak eta Zabaletak lehen postuan amaituko dutela ligaxka. Larunbatean, aise mendean hartu zituzten kanporatuta dauden Victor eta Mariezkurrena (6-22). Bigarren postua bermatu zuten Ezkurdiak eta Martijak, Lasori eta Albisuri 22-21eko emaitzarekin irabazita. Laso eta Albisu sailkapeneko bosgarren postuan dira, ez dute postua ziurtatuta, baina bai playoffetarako sailkapena.

Artolak eta Imazek ziurtatuta dute hirugarren postua, Altuna III.ak eta Galarzak baino garaipen bat gehiago eta euren arteko averagea alde dutelako. Bestalde, Altuna III.ak eta Galarzak amaituko dute laugarren postuan, Lasori eta Albisuri averagea irabazita diotelako.

BINAKAKO TXAPELKETAKO SAILKAPENA

Bikoteak Partidak Tantoak
Jok.
Irab. Ald. Kont. +/-
1.
Jaka-Zabaleta 13 11 282 184 +98
2. Ezkurdia-Martija 13 9 268 237 +31
3. Artola-Imaz 13 8 253 229 +24
4. Altuna-Galarza 13 7 241 246 -5
5. Laso-Albisu 13 6 252 263 -11
6. Olaizola II.a-Urrutikoetxea 13 5 215 256 -41
7. Irribarria-Rezusta 13 5 235 250 -15
8. Victor-Mariezkurrena 13 1 204 285 -81