Binakakoa
9. jardunaldia
Olaizola II.a - Rezusta eta Peña II.a - Albisu, gaur, Larrabetzun
I.A. | EITB MEDIA
Asteburuko egoitzak Larrabetzu, Markina, Tolosa eta Zestoa dira. partida guztiak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu.
![Olaizola-Rezusta eta Peña-Albisu, pilota aukeraketan Olaizola-Rezusta eta Peña-Albisu, pilota aukeraketan](http://media.eitb.eus/multimedia/images/2021/02/26/2734045/20210226120356_olaizolarezusta-penaalbisu_foto610x342.jpg)
![](http://images14.eitb.eus/multimedia/recursos/generales/play_gris_grupohome.png)
Binakako Txapelketako zortzi jardunaldi jokatuta Elezkano II.a - Zabaleta eta Altuna III.a - Mariezkurrena II.a bikoteek agintzen dute sailkapenean.
Zazpi partida irabazi dituzte eta lehengo bi postuetan daude, sendo; hirugarren eta laugarren tokietan Olaizola II.a - Rezusta eta Peña II.a - Albisu bikoteak daude bost partida irabazita eta gaur elkarren aurka jokatuko dute.
Sailkapeneko beheko postuetan Urrutikoetxea - Imaz eta Ezkurdia - Ladis Galarza daude hiru neurketa irabazita eta bakarrarekin eta azken bi postuetan Artola (Bengoetxea) - Aranguren eta Jaka - Martija daude.
9. jardunaldia
Larrabetzu
Otsailak 26, ostirala, 22:00
Olaizola II.a - Rezusta vs Peña II.a - Albisu
Markina
Otsailak 27, larunbata, 17:15
Bengoetxea VI.a - Aranguren vs Urrutikoetxea - Imaz
Tolosa
Otsailak 28, igandea, 17:00
Jaka - Martija vs Elezkano II.a - Zabaleta
Zestoa
Martxoak 01, astelehena, 22:30
Ezkurdia - Ladis Galarza vs Altuna III.a - Mariezkurrena II.a