Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

12. jardunaldia

Elezkano II.a - Zabaleta vs Peña II.a - Albisu, partida handia Bilbon

EITB MEDIA

Ostiral honetan jokatuko dute Bizkaia frontoian arratsaldeko 17:00etan.

  • Peña eta Albisu

    Peña eta Albisu

2021eko Binakako Txapelketako ligaxka amaitzeko geroz eta gutxiago falta da eta bikote askoren etorkizuna argitzeke dago.

Sailkapeneko buruan partida handia jokatuko da Elezkano II.a - Zabaleta eta Peña II.a - Albisu artean Bilbon, lehen itzulian 20-22 irabazi zuten Peñak eta Albisuk, egun hirugarren postuan.

Larunbatean, Labriten, sasoian dauden bi bikotek neurtuko dituzte indarrak, Jaka-Martijak eta Olaizola II-Rezustak; igandean, Logroñon, Ezkurdia - Ladis Galarza eta Artola - Aranguren arituko dira sailkapeneko beheko postuetatik ihes egiteko jomugarekin.

Eata amaitzeko astelehenean, Getarian, azken neurketa izango da, bigarren postuan dauden Altuna III.a eta Mariezkurrena II.a bosgarren tokian dauden Urrutikoetxea eta Imazen aurka.

12. JARDUNALDIA

Bilbo
2021/03/19 17:00

Elezkano II.a - Zabaleta vs Peña II.a - Albisu

Labrit (Iruñea)
2021/03/20 17:15

Jaka - Martija vs Olaizola II.a - Rezusta

Adarraga (Logroño)
2021/03/21 17:00

Ezkurdia - Ladis Galarza vs Artola - Aranguren

Getaria
03/22 22:30

Urrutikoetxea - Imaz vs Altuna III.a - Mariezkurrena II.a