Binakakoa
10-22
Binakako Txapelketa: Olaizola II-Beroiz bikotearen hasiera ona
Erredakzioa
Aimarrek eta Mikelek 10-22 irabazi diote Pablo Berasaluzek eta Albisuk osatzen duten bikoteri txapelketako lehen partidan.
Olaizola II-Beroiz bikoteak 0-7ko partzialarekin ekin zioten norgehiagokari eta honek partida baldintzatu zuen. Aimar nagusi izan zen aurreko koadroetan eta Beroizek ondo eutsi zuen atzean. Nahiko erraz irabazi zuten Aimar Olaizolak eta Beroizek.
Garaipen honekin Olaizola II.ak eta Beroizek txapelketako lehen puntua eskuratu zuten. Bestalde, Berasaluze VIII.ak eta Albisuk datorren jardunaldira arte itxaron beharko dute lehen garaipena eskuratu ahal izateko.
Partidako partzialak: 0-7, 1-7, 1-10, 2-10, 2-11, 6-11, 6-13, 8-13, 8-15, 10-15 eta 10-22.