Binakakoa
Normaltasunez hitz egiten du
Binakako Txapelketa: Arretxe II.a, ospitalean pilotakada bat jasota
A.B.
Erredakzioa
Aurrelari nafarra eta Begino Larrainzarren jokatzen ari ziren Berasaluzeren eta Albisuren aurka. Albisuk pilotakada eman zion Arretxeri eta partida amaitu zen. Garaipena Pablo-Albisurentzat da (22-1).
Tantu bakarra jokatuta zegoenean Albisuk, nahi gabe, pilotakada eman zion Arretxeri. Aurrelari nafarra odoletan hasi zen eta ospitalera eraman zuten.
Asegarcek twitterrean adierazi zuen pilotaria ondo dagoela: "Ikerrek normaltasunez hitz egiten du. Buruan min du alboetarantz mugitzen duenean eta horregatik lepokoa jarri diote. Pilotaria 24 orduz egon beharko da behaketan".
Partida ez zen bukatu, baina antolatzaileek garaipena Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisuri eman dio garaipena 22-1eko emaitzarekin.