Binakakoa
Seigarren jardunaldia
Aimar Olaizolak eta Mikel Beroizek ez dute huts egin
Erredakzioa
Bikoteak Xala eta Laskurain gainditu zituen (17-22) Hendaian jokatutako partidan eta porrota jaso gabe jarraitzen du.
Aimar Olaizolak eta Mikel Beroizek osatzen duten bikoteak seigarren puntua lortu du Binakako Txapelketan Xala eta Laskurain, Hendaian, 17-22 mendean hartuta. Irabazleek porrota jaso gabe jarraitzen dute.
Hendaiako pilotalekuan giro bikaina egon da eta Xala izan da txalo gehien jaso dituen pilotaria. Olaizola II.ak eta Beroizek 0-9ko partzialarekin hasi dute norgehiagoka, baina minutuek aurrera egin ahala suspertu da Xala eta berari esker animatu da partida. Hala ere ez da partida irabazteko nahikorik izan eta garaipena urdinentzat izan da.