Binakakoa
Binakako Txapelketa
Garaipen erosoa Titinek eta Merino I.ak Arretxeren eta Beginoren aurka
Erredakzioa
Errioxarrek 22-12ko emaitzarekin irabazi dute partida. Trizioko aurrelariaren jokoak min handia egin dio bikote aurkariari.
Titinek jarri du partidako erritmoa, bere gustura jokatu da eta aurreko koadroetan nagusi izan da Arretxeren aurrean. Merino I.ak ondo eutsi du atzealdean eta laguntza ona eman dio bere bikoteari.