Binakakoa
Matematikoki sailkatuta
Bikote liderrak ez du hutsik egin Tolosako Beotibarren
Erredakzioa
Olaizolak eta Beroizek ez dute hutsik egin eta 22-11 irabazi diote sailkapeneko azken bikoteari, Arretxe eta Beginori. Horrela, matematikoki sailkapena lortu dute.
Tolosako Beotibar frontoian, Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldiko azken partida jokatu da arratsaldean. Espero bezala, Olaizolak eta Beroizek ez dute hutsik egin.
22-11 irabazi diote sailkapeneko azken bikoteari, Arretxe eta Beginori eta, beraz, matematikoki sailkatuta daude txapelketako ligaxkarako.