Binakakoa
Pilotalekuetara itzuliko dira
Irujok eta Zubietak hamaikagarren jardunaldia jokatuko dute
Erredakzioa
Iberoko aurrelariak Barriolarekin batera Mutilvan jokatuko du eta Aitor Zubieta Aritz Lasarekin batera Iruñeko Labrit pilotalekuan arituko da.
Martinez de Irujok eta Aitor Zubietak atzean utzi dituzte lesioak eta Binakako Txapelketako hamaikagarren jardunaldia jokatzeko moduan izango dira euren bikotekideekin batera. Gonzalezek hartu zuen Irujoren tokia Barriolaren ondoan, baina aurrelari nafarrak hazizurriak gainditu egin ditu eta Mutilvan Iker Arretxeren eta Beginoren aurka arituko da.
Zubietaren tokia Peñagarikanok hartu zuen, baina Aspeko atzelariak lesioa gainditu egin du eta Aritz Lasarekin batera Oinatz Bengoetxearen eta Apraizen aurka jokatuko du iruñeko Labrit pilotalekuan.