Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

16-22

Olaizola II.ak eta Beroizek bolada onari eusten diote

Erredakzioa

Adarragan 16-22 irabazi dute Tintin III.aren eta Merino II.aren aurka. Sailkapena gero eta estuago dago.

07:58
Olaizolak eta Beroizek Titin eta Merino 16-22  mendean hartu dituzte

Aimar Olaizolak eta Mikel Beroizek porrota ezagutu gabe jarraitzen dute 2012ko Binakako Txapelketa honetan. Jokatu dituzten hamaika partidak irabazi dituzte. Igande honetan Titin III.ari eta Merino II.ari irabazi diote 16-22ko emaitzarekin.

Adarragan jokatu den partidaren hasieran Olaizola eta Beroiz indartsu ibili dira eta abantaila hartu dute (4-10). Aurkariek, ordea, azkar erreakzionatu dute eta tantu bakarrera jarri dira (9-10). Ordutik aurrera berdinduta joan da norgehiagoka eta Titinek eta Merinok aurrea ere hartu dute (16-15). Momentu horretan, Olaizolak eta Beroizek joko ona berreskuratu dute eta 22. tantura arte iritsi dira errenkadan (16-22).