Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Garaipena Urdulizen

Irujok eta Barriolak arnasa hartu dute (15-22)

Erredakzioa

Bikoteak Bengoetxea VI eta Apraiz hartu ditu mendean eta zazpigarren puntua eskuratu dute. Ez da garaipen erraza izan 12-6 galtzen hasi baitute.

05:53
Zazpigarren puntua Irujo eta Barriola bikotearentzat
Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak arnasa hartu dute Binakako Txapelketan Bengoetxea VI eta Apraiz mendean hartuta (15-22) 13. jardunaldiko partidan.

Irujok eta Barriolak zazpigarren puntua eskuratu dute Urdulizen jokatutako neurketarekin. Baina ez da garaipen erraza izan 12-6 galtzen hasi baitute. Alexis eta Oinatz nagusi ziren argi eta garbi.

Baina 0-7ko partzialarekin garaipena bideratu dute Irujok eta Barriolak. Apraizek eta Bengoetxeak oso zaila dute finalerdietarako txartela eskuratzea.