Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Azken jardunaldia

Irujo-Barriola eta Xala-Laskurain, azkenengo txartelaren bila

Erredakzioa

Pablo Berasaluze eta Albisu gaindituta automatikoki sailkatzea lortuko du Nafarroako bikoteak. Xalak eta Laskurainek Martinez de Irujoren eta Barriolaren porrota behar dute.

01:12
Xala-Laskurainek eta Bengoetxea-Apraizek materiala aukeratu dute

Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkarako txartela gertu dute. Nafarrek Pablo Berasaluze eta Albisu gaindituta automatikoki lortuko dute sailkatzea. Asegarceko bikotea sailkatuta dago eta horregatik garaipenak ezin die ihes egin Aspekoei.

Xalak eta Laskurainek ere sailkatzeko aukerak dituzte, baina Aspeko bikoteak Irujoren eta Barriolaren porrota behar du. Bengoetxea VI.a eta Apraiz gainditu behar dituzte Yves Xalak eta Aritz Laskurainek eta larunbatean Pablo Berasaluzek eta Albisuk Irujo eta Barriola gainditzea. Norgehiagoka igandean zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1-en eta eitb.com-en.