Binakakoa
Ogueta pilotalekuan
Olaizolak eta Beroizek Xala eta Laskurain 22-13 gainditu dituzte
Erredakzioa
Asegarceko bikotearen garaipenak finalerdietako ligaxkarako zuzenean sailkatu ditu Pablo Berasaluze eta Albisu. Olaizolak eta Beroizek txapelketako bikote onena direla argi utzi dute Gasteizen.
Aimar Olaizolak eta Beroizek porrota ezagutu gabe jarraitzen dute Binakako Txapelketan Xala eta Laskurain 22-13 gainditu baitituzte Gasteizeko Ogueta pilotalekuan. Aspeko bikoteak ezin izan du Goizuetako aurrelariaren kalitatea eta Mikel Beroizen segurtasuna gainditu eta Asegarcekoak faborito nagusiak izaten jarraitzen dute.
Garaipen honekin Pablo Berasaluzek eta Albisuk finalerdietako ligaxkarako matematikoki sailkatzea lortu dute. Titin III.ak eta David Merinok Asegarceko bikotearen aurka bilatuko du ligaxkarako beste txartela.