Binakakoa
Ostiralean, gaueko 22:00etan
Bizkaia frontoian erabakiko da finalera sailkatuko den beste bikotea
Erredakzioa
Olaizola II.ak eta Beroizek Xala-Laskurain bikotearen aurka jokatuko dute ostiral honetan Bilbon gaueko 22:00etan. Irabaztebn duena pasako da finalera. Partida zuzenean eskainiko du eitb.com-ek.
-
Olaizola II eta Beroiz bikotea Xalaren eta Laskurainen aurka ostiral honetan Bilbon. Argazkia: EITB
Titin III.a eta Laskurain finalerako sailkatuta daude jada igandean Olaizola II.ari eta Beroizi 22-20 irabazita. Finalerako txartela eskuratzeko lehia zuzena izango da ostiral honetan Bilbon. Olaizola II-Beroiz bikoteak Xalaren eta Laskurainen aurka jokatuko dute Bizkaia frontoian 22:00etatik aurrera.
Partida hau irabazten duena sailkatuko da finalera eta norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.