Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Min hartuta dago

Jokin Altunak ez du jokatuko Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko partida

EITB Media

Amezketako pilotariak minduta du eskuin eskua oraindik, eta ezingo du jokatu asteartean Beotibarren. Lehen jardunaldia ere galdu zuen Altuna III.ak. Elezkano IIak ordezkatuko du gipuzkoarra, eta Tolosarekin batera lehiatuko da Peio Etxeberria-Rezusta bikotearen kontra.

  • Jokin Altuna

    Jokin Altuna, 2022ko Lau t'erdiko finalean. Argazkia: EFE

Jokin Altunak ez du jokatuko Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko partida, larunbat honetan (abenduak 3) Aspe enpresak jakinarazi duenez. Amezketakoak ez zuen jokatu lehen jardunaldian eskuin eskua minduta zuelako. Oraindik min hartuta jarraitzen du, eta, ondorioz, ez da Beotibarren (Tolosa) egongo abenduaren 6an.

Danel Elezkanok ordezkatuko du Altuna III.a, estreinako jardunaldian egin bezala. Elezkano II.ak bikotea osatuko du Xabier Tolosarekin. Peio Etxeberriaren eta Beñat Rezustaren aurka lehiatuko dira.

Elezkano II.a-Tolosa bikoteak porrota jaso zuen lehen jardunaldian Elordiren eta Zabaletaren aurka (22-7). Txapelketako lehen garaipena poltsikoratzen saiatuko dira asteartean.