Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Lesioa

Mariezkurrena II.a bajan dago Binakakoaren 12. jardunaldirako, eta Eskirozek ordezkatuko du

EITB Media

Jon Mariezkurrenak minduta du eskuin eskua, eta ezingo du jokatu Zabalaren eta Martijaren aurkako otsailaren 4ko norgehiagoka. Beraz, Iosu Eskiroz izango da Erik Jakaren bikotekidea Donostiako neurketan.

  • Jon Mariezkurrena

    Jon Mariezkurrena, pilotaria. Argazkia: EFE

Jon Mariezkurrena bajan dago Binakako Txapelketako 12. jardunaldirako. Berriozarko (Nafarroa) pilotariak minduta du eskuin eskua oraindik, eta ezingo du otsailaren 4ko partida jokatu.

Iosu Eskirozek ordezkatuko du Mariezkurrena II.a igandean. Beraz, Eskiroz izango da Erik Jakaren bikotekidea Zabalaren eta Martijaren kontrako neurketan. Partida horretan, Javier Zabalak jokatuko du Jokin Altunaren partez.

Jaka-Eskiroz eta Zabala-Martija bikoteen arteko partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, otsailaren 4an, igandean, 17:00etatik aurrera.