Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Finalerdiak

Peio Etxeberriak ez du jokatuko larunbatean, Labriten, eta Zabalak ordezkatuko du

EITB MEDIA

Hala, Jaka eta Eskiroz (azken horrek Mariezkurrena ordezkatuko du) eta Zabala eta Zabaleta arituko dira nor baino nor gehiago, finalerdietako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldian. Zenoztarrak minduta du eskuin eskua; bera eta Zabaleta finalerako sailkatuta daude.

  • Javier Zabala arituko da Peio Etxeberriaren ordez. Argazkia: Aspe.

    Javier Zabala arituko da Peio Etxeberriaren ordez. Argazkia: Aspe.

Peio Etxeberriak ez du larunbatean jokatuko, Iruñean, Labriten, 2024ko Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldian, Aspek ostegunean iragarri duenez. Zenoztarrak eskuin eskua du minduta, eta Javier Zabalak ordezkatuko du. Norgehiagokak, berez, ez du eraginik izango sailkapenean, kontuan izanik Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak osatzen duten bikoteak bermatuta duela hilaren 31ko finala jokatzea, eta, aldiz, Erik Jakak eta Jon Mariezkurrenak osatzen dutenak ez du aukerarik Nafarroa Arenako hitzordu erabakigarrirako sailkatzeko.

Hain zuzen ere, norgehiagoka honetan izango den bigarren baja da. Jon Mariezkurrenak ere ezingo du jokatu, eta Iosu Eskirozek hartuko du haren lekua. Hala, Labriteko ikusleek Jaka-Eskiroz eta Zabala-Zabaleta ikusiko dituzte kantxan.

Binakako Txapelketa honetan bosgarren aldiz kantxaratuko da Javier Zabala. Jokatu dituen aurreko lau partidetan, Jokin Altunaren (hirutan) edo Peio Etxeberriaren (behin) beraren ordezko gisa, Naiarako pilotariak garaipena eskuratu zuen, atzealdean izan dituen bikotekideekin batera.