Buruz Burukoa
Finalerdiak
Retegik eta Idoatek pilota 'oso ezberdinak' aukeratu dituzte
Erredakzioa
Larunbatean Buruz Buruko finalerdia jokatu beharko dute Labriten. Finalean Irujo dago zain.
-
Idoate eta Retegi. Argazkia: asegarce
Julen Retegi eta Mikel Idoate pozik azaldu dira Buruz Buruko finala jokatzearen aukerarekin. Horretarako larunbatean Labriten jokatu beharreko finalerdia irabazi behar dute.
Gaur pilota aukeraketa izan da eta 'oso ezberdinak' direla hartutako pilotak esan dute biek. Idoatek prest dagoela finala jokatzeko esan du eta Retegik aukera ezin hobea dela bientzako,
Garaileak Buruz Buruko bere aurreneko finala jokatuko du. Juan Martinez de Irujo bere zain dago jada.