Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Ekainaren 14an jokatzekoa zen

Finala airean, Oinatz Bengoetxeak atzamar bat hautsita duelako

Leire Etxazarra | eitb.eus

Leitzakoak astebeteko atzerapena izateko eskubidea dauka, baina, bere ustez, bi aste beharko ditu sendatzeko. Finala ekainaren 14rako aurreikusita zegoen.

0:47

Oinatz Bengoetxeak ezkerreko eskuko atzamar erakuslea hautsi du eta ezin izango du Buruz Buruko finala jokatu, ekainaren 14an.

Leitzarra ostiralean lesionatu da, Bizkaia pilotalekuan, Danel Elezkanorekin entrenatzen ari zela.

Osasun azterketetan ikusi dutenez, ezkerreko eskuko atzamar erakuslea hautsi du.

Atzamarra babestu egin diote eta geldirik egongo da hezurra osatu dadin. Euskadi Irratiko lankideei esan dienez, finala atzeratzeko eskatuko du. Astebeteko atzerapena izateko eskubidea du, baina bi aste beharko ditu lesioa sendatzeko.