Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Igandean, elkarren kontra

Gonzalez, beti nagusi Xalaren aurka buruz buru

Txetxu Urbieta

Erredakzioa

Aurrena 2003an neurtu ziren lau terdi barruan Tolosan. Gonzalez 22 eta 14 nagusitu zen.

Ikusmin handia sortu du datorren igandean Sebastian Gonzalezek eta Xalak Eibarren jokatu behar duten Buruz buruko txapelketa nagusiko partidak. Iparraldeko pilotariak sasoian eta modan daude eta igandekoa ikusteko modukoa izango da.

Xala binakako txapelketa irabaztetik dator. Finalean Gonzalez menderatu zuen. Baina buruz-buru bi aldiz neurtu dira eta bietan Gonzalez izan da nagusi. Aurrena 2003an neurtu ziren lau terdi barruan Tolosan. Gonzalez 22 eta 14 nagusitu zen. Ondoren 2005ean pilotaleku osoan Zarautzem neurtu ziren. Berriro ere Gonzalez nagusi 22 eta 21.

Igandean gertatuko dena ETB bidez zuzenean ikus ahal izango dugu.