Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Finalerdietarako

Buruz Burukoa: A multzoan, denek sailkatzeko aukera

Txetxu Urbieta

Erredakzioa

Olaizola I, Irujo, Barriola eta Bengoetxea pilotariek, denek dute txartela eskuratzeko aukera, baina batzuek besteek baino errazago dute.

A multzoko azken bi partidak datorren asteburuan jokatuko dira. Larunbatean Labriten Asier Olaizola eta Abel Barriola izango dira nor baino nor. Igandean Atanon Irujok Bengoetxeari egingo dio aurre. Sailkapena aztertuta lau pilotariek dute oraindik ere finalerdietan izateko aukerarik. Irujok aukera gehien, Barriolak gutxien. Oraintxe bertan, larunbateko partida jokatu gabe, Irujok igandean 14 tantu eginda nahikoa du.

Asier Olaizolak ere larunbatekoa irabazita nahikoa du. Galduta, larunbatean sei tantu egiten baditu, igandean Irujok Bengoetxea mendean hartzen badu ere finalerdietan izango da.

Abel Barriolak etorkizun zaila du. Finalerdietan izateko larunbatean Asier Olaizola bostean utzi behar du eta igandean Irujok Bengoetxea mendean hartu.
Oinatz Bengoetxeak onenen artean izateko aukerarik onena berak igandean irabazi eta larunbatean Barriola Olaizola menderatzea izango da.