Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Bilbon

Guggenheim Museoak hartu du Buruz Burukoaren aurkezpena

eitb.eus

Bastidan hasiko da hilaren 19an eta ekainaren 2an jokatuko da final handia Bilboko Bizkaia frontoian. Aimar Olaizolak ez du parte hartuko.

1:27
Buruz Burukoa

Guggenheim Museoan aurkeztu da 2019ko Buruz Buruko Txapelketa. Bertan multzoen zozketa egin da. Txapelketa apirilaren 19an hasiko da, eta finala Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko da, ekainaren 2an.

Aspe enpresaren partetik, hauek dira parte hartuko duten pilotariak: Altuna III.a (egungo txapelduna), Elezkano II.a, Ezkurdia, Irribarria, Rezusta, Jaka, Retegi BI eta P. Etxeberria vs. Zabala atariko partida irabazten duena.

Baiko Pilota enpresaren aldetik, pilotari hauek jokatuko dute: Urrutikoetxea, Bengoetxea VI.a, Artola, Victor, Arteaga II.a, Bakaikoa, Laso eta Agirre vs. Peña II.a atariko neurketa irabazten duena.

Aimar Olaizolak ez du parte hartuko aurtengo txapelketan, min hartuta baitago. Jokin Altuna izango da A multzoko taldeburua, Elezkano II.a B multzokoa, Urrutikoetxea C multzokoa, eta Ezkurdia D multzokoa.

MULTZOAK

A multzoa: Victor vs Bakaikoa; irribarria, Altuna III.a

B multzoa: Agirre edo Peña II.a vs P. Etxeberria edo Zabala; Rezusta, Elezkano II.a

C multzoa: Retegi vs Laso; Bengoetxea VI.a; Urrutikoetxea

D multzoa: Artola vs Arteaga II.a; Jaka; Ezkurdia