Buruz Burukoa
19-22
Buruz Burukoa: Idoate final-laurdenetan da Gonzalez kanporatu ondoren
A.B.
Erredakzioa
Nafarroako pilotari gazteak 19-22 irabazi dio Iparreldeko pilotariari eta Asier Olaizola izango du aurkari hurrengo kanporaketan.
Mikel Idoatek ezustekoa eman zuen ostiralean Azkainen. Sebastien Gonzalezen aurka jokatu zuen Buruz Buruko txapelketako final-zortzirenetako partida eta 19-22 irabazi zuen. Gonzalez txapelketatik at utzi zuen pilotari gazteak.
Partida nahiko berdinduta hasi zen (5-5), baina onsoren, Gonzalezek abantaila hartu zuen (9-5) eta bazirudien zuloa irekiko zuela markagailuan. Hala eta guztiz, Idoatek joko ona atera eta markagailua irauli zuen 9-13koa markagailuan jarrita.
Idoateren tanto multzoaren ostean, Gonzalezen erreakzioa etorri zen eta azkainadarrak partida berdintzeaz gain (15-15) abantaila hartu zuen berriro (18-15). Idoate ez zen behera etorri eta partida berdindu zuen (19-19). Azken berdinketa horren ostean, Idoatek hiru tantu jarraian egin eta partida irabazi zuen 19-22ko emaitzarekin.
Final-laurdenetarako txartela lortu zuen Idoatek garaipen honekin eta Asier Olaizolaren aurka jokatuko du. Gonzalezek agur esan dio Buruz Buruko txapelketari.
Partidako markagailua tantoz tanto: 1-0, 1-1, 2-1, 3-1, 3-2, 4-2, 4-3, 4-5, 5-5, 9-5, 9-6, 9-13, 10-13, 13-13, 13-14, 14-14, 15-14, 15-15, 16-15, 18-15, 18-16, 18-19, 19-19, 19-20 eta 19-22.