Buruz Burukoa
Finalerdia
Buruz Burukoa: Aimar Olaizolak Xalaren aurka jokatuko du finala
Erredakzioa
Oinatz Bengoetxea 22-15 gainditu du Goizuetako aurrelariak, Atano III pilotalekuan jokatu duten partida ederran.
Aimar Olaizolak Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko du Yves Xalaren aurka. Asegarceko aurrelariak Oinatz Bengoetxea gainditu egin du Donostiako Atano III pilotalekuan (22-15). Goizuetakoak hasierako tantuetatik agindu du kantxan, baina Bengoetxeak 15-8koaren ostean, 15-14koa jartzea lortu du. Une erabakigarrietan, Olaizola II.enak bere klasea erabili du 22-15ekoa lortzeko.