Buruz Burukoa
Ekainaren 19an
Buruz buruko finala, Bizkaia frontoian
ETB
Lehenengoz hartuko du Buruz Buruko partidarik handiena Bizkaia frontoiak, Aimar Olaizola eta Xalaren artekoa hain zuzen ere.
Bilbon, Bizkaia frontoian jokatuko da Aimar Olaizola eta Xalaren arteko finala, ekainaren 19an (Goizuetakoak atzerapena eskatu zuen).
Halaxe erabaki du Pilota Enpresen Ligak. Lehenengoz hartuko du Buruz Buruko partidarik handiena Bizkaia frontoiak, baina aurten Binakakoa ere bertan jokatu zen. 3000 lagun sartzen dira pilotalekuan eta datu inportantea da hori.