Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Iruñean eta Bilbon

Rezusta vs. Artola eta Zabaleta vs. Altuna, finalean sartzeko lehia

L. E. A. | EITB MEDIA

Bi finalerdiak zuzenean emango dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek, larunbatean eta igandean.

  • Buruz Buruko finalerdiak, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

    Buruz Buruko finalerdiak, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en. Argazkia: EITB MEDIA.

Iruñeko Labrit eta Bilboko Bizkaia pilotalekuek Buruz Buruko Txapelketako finalerdiak hartuko dituzte asteburuan. Lehenengoan Beñat Rezustak eta Iñaki Artolak neurtuko dituzte indarrak, eta bigarrenean, Jose Javier Zabaletak eta Jokin Altunak. Helburua, ekainaren 13ko finalean sartzea da.

Larunbatean, Artola eta Rezusta finalean sartzen saiatuko dira, batarentzat zein bestearentzat lehenengo finala litzateke. Aurrelari gipuzkoarra aurtengo edizioko ezustekoa da, atarikoan Axier Arteaga kanporatu zuen, ondoren beste horrenbeste egin zuen Asier Agirrerekin, eta final-laurdenetan Mikel Urrutikoetxea txapelduna gainditu zuen.

Rezustari dagokionez, 2017ko finalerdiak jokatu eta galdu zituen, Iker Irribarriaren aurka, eta aurten Oinatz Bengoetxea eta Danel Elezkano gainditu ditu bidean.

Bestalde, igandean, eta Bizkaia pilotalekuan, Jokin Altuna eta Zabaleta izango dira aurrez aurre. Nafarra da, zalantza barik, azken hilabeteetan sasoi onenean ari den pilotaria.

Atzelariarentzat Buruz Buruko lehen finalerdia da, eta indartsu dator, aurreko bi partidetan, Arteaga II.aren eta Darioremn aurka, zazpi tanto bakarrik hartuta.

Finalean sartzeko Jokin Altuna gipuzkoarra gainditu beharko du. Kolpe gutxiago dauka Amezketakoak, baina bikain moldatzen da aurreko koadroetan. Altunak bi final jokatu ditu jada Buruz Burukoan, Aimar Olaizolari irabazitakoa, eta iaz Erik Jakarekin galdutakoa.