Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

22-14 Merino II.aren aurka

Gonzalezek final-laurdenetarako txartela eskuratu du

Erredakzioa

Iparraldeko aurrelariak 22-14 gainditu du David Merino Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Gonzalezek Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko du hurrengo neurketa.

00:48
Gonzalezek Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko du final-laurdenetan

Sebastien Gonzalezek 22-14 gainditu du David Merino Buruz Buruko txapelketako final-zortzirenetako neurketan. Aurreneko tantuetan nor baino nor gehiago aritu dira bi pilotariak, baina 12-10ekoaren ostean aurrelariak erritmoa bizitu egin du eta arazorik gabe gainditu du Merino II.a. Gonzalezek Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko du final-laurdenetako norgehiagoka.