Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Oinatz Bengoetxearen aurka

Aimar Olaizolak minduta jarraitzen du, baina finalerdian izango da

Erredakzioa

Goizuetako pilotariak lan saioaren ostean, oraindik ez duela 'beldurra kendu' azaldu du. Olaizolak finalera heltzea 'oso zaila' izango dela aitortu du.

01:14
Aimar Olaizola: 'Oraindik ez dut beldurra kendu'
Iker Arretxerekin batera entrenatu da Aimar Olaizola Labriten, eta Goizuetakoak eskuineko besoan mina izaten jarraitzen duela onartu du. Olaizola II.ak, hala ere, Oinatz Bengoetxearen aurkako Buruz buruko finalerdia jokatuko duela adierazi du.

"Helburua beldurra kentzea izan da, baina minarekin jarraitzen dut", onartu du Aimar Olaizolak. "Egoera honetan, oso zail ikusten dut finala jokatzea. Oinatz Bengoetxea gainditzeko ehuneko ehunean egon behar da oso aurkari indartsua delako", azaldu du aurrelari nafarrak.