Buruz Burukoa
Final handia
Irujok eta Olaizolak Buruz Buruko txapeldun izateko borrokatuko dute
Erredakzioa
Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo nor baino nor gehiago arituko dira Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Pilotariak final handira sentzazio onekin heldu dira, eta lehia ikusgarria izatea espero da.
-
Olaizola eta Irujo. Argazkia: EITB
Martinez de Irujok lau txapela lortu ditu txapelketan (2004, 2006, 2009 eta 2010), eta Goizuetako aurrelariak bi (2005 eta 2007). Hala ere Aimar Olaizolak sei finala jokatu ditu, eta iaz txapeldunorde izan zen Bizkaia pilotalekuan, Xalaren aurkako finalean.
Pilotariek argi utzi dute astean zehar sentzazio onekin eta konfiantzarekin daudela, eta finala ikusgarria izatea espero da. Olaizolaren eta Bengoetxearen arteko neurketa ekainaren 9ra atzeratu behar izan zuten, Goizuetako besoan lesioa izan baitzuen. Hori dela eta, final handia ere atzeratu egin behar izan dute. Hala ere, pilotariek sasoi onean helduko direla azpimarratu zuten azkenengo entrenamenduetan.
Juan Martinez de Irujok bosgarren txapela eskuratzeko abagunea izango du, eta horretarako "txapelketako partida onena" jokatu beharko duela azaldu du Iberokoak. Irujo ez zen azkenengo lan saiotik gustura irten, baina "txapela lortzeko moral handiarekin" dagoela adierazi du.
Aimar Olaizola besoko lesioa atzean utzita lan saioarekin gustura izan zen. Gainera, Goizuetakoak finala jokatzeko "prest" dagoela azaldu du. Buruz Buruko hirugarren titulua lortzeko aukera izango du Olaizola I.ak, baina bere aurkari nagusia gainditu beharko du Bizkaia pilotalekuan.