Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Entrenamendua Oguetan

'Ordutegi honekin, finalaren eguna oso luzea egingo zaigu'

L.E. | eitb.com

Irujok Lau t'erdiko txapelketako finalaren atariko azkenaurreko entrenamendua egin du Gasteizen.

1:09

Juan Martinez de Irujo gustura dago Ogueta pilotalekuan; ez, ordea, Olaizola II.arekin Lau t'erdiko txapelketako finala jokatzeko jarri duten orduarekin: 20:15. "Finalaren eguna luzea egingo zaigu; tentsio handiko eguna da, urduritasuna handia izaten da", azaldu du Aspeko pilotariak.

Irujok entrenamendu saio gogorra egin du Gasteizen. Aritz Lasa izan du aurkari, eta lana erruz egitera behartu du Urretxukoak. Iberokoak onartu duenez, atzamarra gero eta hobeto dauka, eta, ondorioz, buruan beste kezka batzuetarako lekua dauka: sakea eta errestoa, alegia.

"Sakean ez nabil ondo", esan du Irujok, eta horrek buruko mina ematen dio: "Hala ere, larunbaterako hobetu eta sakean iaz bezain ondo aritzea espero dut".