Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Finala, abenduaren 7an

18 pilotari, Lau t'erdiko txapelaren bila

Erredakzioa

Final-laurdenetako ligaxka urriaren 26tik aurrera jokatuko dute; fianlerdiak, azaroaren 22-23an; eta, final handia, abenduaren 7an.

1:37

Aritz Lasa eta Aitor Mendizabal gipuzkoarren arteko partidak emango dio hasiera, Zaldibian, 2014ko Lau t’erdiko txapelketari. Guztira, 18 pilotari lehiatuko dira, denboraldiko azken txapelketa handian.

Aspek lau t’erdikoan izango duen bederatzigarren pilotaria izatea dago jokoan, Lasaren eta Mendizabal III.aren norgehiagoka horretan. Asegarcek ere bere bederatzigarren pilotaría aukeratuko du urriaren 7an, Lemunok eta Olaetxeak Agurainen jokatuko duten neurketan.

Bigarren fasean, bi partida horietako irabazleek Jose Javier Zabaletaren eta Jon Jaunarenaren aurka neurtuko dituzte indarrak, hurrenez hurren. Beroiz-Albisu eta Arretxe II.a-Retegi Bi izango dira final-hamaseirenetako beste norgehiagoka batzuk.

Finala, abenduaren 7an

Hirugarren gasean Ezkurdia, Barriola, Xala eta Urrutikoetxea sartuko dira lehian. Olaizola II.a, Irujo, Bengoetxea VI.a eta Saralegi, berriz, serieburu dira iaz finalerdietan izan zirelako eta zuzenean sartuko dira final-laurdenetako ligaxkan. Final-laurdenak urriaren 26an hasiko dira.

Finalerdiei dagokienez, azaroaren 22an eta 23an jokatuko dora, eta finala, aldiz, abenduaren 7an.