Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Lesioa ezkerreko eskuan

Danel Elezkanok uko egin dio Lau t'erdiko Txapelketa jokatzeari

Erredakzioa

Zaratamoko pilotariak lesioa du ezkerreko eskuan eta ez du Jakaraen aurkako kanpoaketa jokatuko. Erik Jakak aurrera egingo du, eta Mendizabal III-Jaunarena partidako irabazlearen aurka lehiatuko da.

  • Danel Elezkano. Argazkia: ASPE

    Danel Elezkano. Argazkia: ASPE

Danel Elezkanok uko egin dio Lau t'erdiko Txapelketako atariko lehen kanporaketa jokatzeari ezker eskuan duen lesioaren ondorioz. Hau dela eta, ezingo du ostegunerako aurreikusita zegoen Jakaren aurkako partida jokatu.

Elezkano II.ak min hartu zuen ezkerreko eskuan iragan larunbatean Bengoetxea VI.aren aurka Logroñon jokatu zuen partidan eta ez da sendatu. Ondorioz, Erik Jaka ASPE enpresaren atariko kanporaketen hurrengo fasera sailkatuko da, eta txapelketan egoteko txartela jokatzeko aukera izango du. Jakaren aurkaria Mendizabal III.ak eta Jaunarenak jokatuko duten kanporaketatik aterako da.