Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Azaroaren 12an eta 13an

Labritek eta Atano III.ak hartuko dituzte Lau t'erdiko finalerdiak

Erredakzioa

Urrutikoetxea-Bengoetxea VI partida azaroaren 12an jokatuko da Iruñean eta Olaizola II-Altuna III norgehiagoka azaroaren 13an izango da Donostian.

  • Mikel Urrutikoetxea. Argazkia: EiTB

    Mikel Urrutikoetxea finalerdietara sailkatutako lau pilotarietako bat. Argazkia: EiTB

Lau t'erdiko Txapelketa azken txanpan sartu da, eta astelehen honetan publikatu dira finalerdietako partiden datak eta pilotalekuak. Bi finalerdiak zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus webguneak eta ETB1ek.

Larunbatean, azaroaren 12an, Mikel Urrutikoetxea-Oinatz Bengoetxea partida jokatuko da Labrit pilotalekuan, 18:00etan. Igandean, azaroaren 13an, Aimar Olaizolak eta Jokin Altunak jokatuko dute Atano III frontoian, 17:00etan.